Gorliz 2008ko triatloi denboralditik kanpo gelditu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 20a, 20:21

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako triatloiko aurtengo denboraldia ekainaren 1ean hasiko da Gorlizko ohiko proba egin gabe. Izan ere, antolakuntzatik azaldu dutenez, denboraldia "aste bateko atzerapenarekin" abiatuko da, Gorlizko eta Hondarribiako probak "bertan behera gelditu baitira". Aurretik, igande honetan ospatu behar zen Gorlizko Badia VI Triatloirako baimena ez du eman Emma Calzada Gorlizko alkate independenteak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Triatloi Federazioak publiko egin duen gutunean Calzadak probarako hilabete bat falta zela jakinarazi zuen "zoritxarrez eta udalerrian, hondartzako zonaldean, parkingean, pasealekuan eta Eloisa Artaza kalean bereziki, burutzen ari diren herri lanak direla eta aurkitzen garen egoeragatik" Udalaren aldetik "ezinezkoa" zela triatloia bermatzea. Dena den, Uribe Kostak harrera egingo die triatloilariei, uztailaren 19an proba berezia jokatuko baita Plentzian: "Euskadiko Akuatloi Txapelketa" izenekoa. Argazkian Virginia Berasategik irabazi zuen iazko Gorlizko Badia Triatloiaren emakumezko proba / Jon Alegria Uzkudun.

Gauzak horrela, Bermeoko II. Triatloi Sprintarekin uztailaren 26an denboraldia amaitu baino lehen, Bizkaian bost proba izango dira, aipatutakoak zein Ondarroa, Lekeitio eta Barakaldon egingo direnak. Gipuzkoan beste bost proba izango dira eta beste bat Araban.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun