Arratsaldez, 16:30ean emandako prentsaurrekoaren bitartez egin du, Leioa eta Erandioko campusean goizean gertatutako
istiluen irakurketa, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak. Azaldutakoaren arabera, Klaustroko bilera bertan behera utzi eta ordu erdi beranduago, "ehun eta hogei pertsona inguru Errektoretzako sarrerara joan eta eraikineko beheko solairuan indarrez sartu dira. Istilu bortitzak egon dira, kristalak eta hainbat unibertsitate altzari apurtu dituzte. Berrogeita hamar pertsona inguru oldar sartu dira eta pasaeran aurkitutako guztia txikitu dute. Unibertsitateak erasoari kontra egiteko segurtasun tresna erabili du baina erasoaren hasieratik Ertzaintzari parte hartzeko eskatu diot. Campusean bertan zeuden eta apenas minutu eta erdi barru gertakizunen tokira etorri eta erasotzaileak sakabanatu dituzte. Ertzaintzak hiru atxiloketa egin ditu". Hain zuzen ere, osteguneko Errektoretzarako hauteskundeekin lotu ditu istiluak Perez Iglesiasek: "gaurko gertakizunei azken egunotan pertsona zehatz batzuei egindako mehatxua eta indarkeria batzen zaizkie, batez ere ikasleei, etzi euren boto eskubideari uko egitea baita lortu nahi dena", azaldu duenez. Bihar bertan salaketa jarriko du EHUk.
Klaustroko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.