Jaietarako pertsonai lehiaketa antolatu dute Sopela eta Larrabasterrako txosnek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 20a, 21:32

Sopela eta Larrabasterrako Txosna Batzordeak jaietako pertsonaia eta aldi berean erakundearen irudia izango den logotipoa aukeratzeko lehiaketa zabaldu du herritarren artean. Lanak aurkezteko epea ekainaren 2ko 19:00etara arte, astelehena, egongo da zabalik nahi duten parte hartzaile orok nahi beste lan entregatu ahal izango duela. Gaia Sopela eta Larrabasterrako jaietako pertsonaia eta Txosna Batzordearen irudia izan behar bada ere, teknikoa eta koloreei dagokienez erabat libre izango da artisten hautua. Logotipoak Sopelako udaletxeko sarreran utzi ahal izango dira, beti ere egilearen sinadura edo markarik gabe. Bestalde, artistaren datuak (izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa eta lana) zehazten dituen orria gutunazal itxi batean sartuko dira. Lana zein datuen kartazala, beste gutunazal batean sartuko dira, zeina "Sopela eta Larrabasterrako Txosna Batzordearen logo lehiaketa" jarriko duen. Argazkian, Sopelako txosna bat iazko jaietan.

Epaimahaia Txosna Batzordeak osatuko du, talde bakoitzeko kide banak erabakian parte hartuko duela. Lehiaketaren eta 200 euroren sariduna nor izango den ekainaren 26an, Sopelako jaietan, jakinaraziko da txosnaguneko eszenatokitik, gaueko 22:00etan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun