"Euskal preso politikoen kolektiboaren aurkako neurriekin amaitzeko garaia da, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko garaia, bizi arteko zigorrarekin amaitzeko garaia, sakabanaketarekin eta isolmenduarekin amaitzeko garaia. Bide honetan presio soziala indartzeko deia luzatzen dugu, herriz eta auzoetan presoen eskubideen aldeko lanean jarraituz", gaineratu dute.
Parot doktrika
Fernando Etxegarai Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoa urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Gauzak horrela, maiatzaren 6an atxilotu zuten berriro eta, Basauriko espetxean eduki ondoren, berriro eraman zuten A Lamara.
Epaileak abokatuek aurkeztutako errekurtsoa onartu eta gero, atzo iluntzean atera zen A Lamako espetxetik (Pontevedra, Galizia, Espainia) Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" plentziarra. Albistea pozarren hartu duten arren, "zegokiona baino urtebete gehiago beteta" aske geratu dela