Gizon bat atxilotu dute Plentzian bikotekidea jo duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 20a, 22:52

Goizaldeko ordu bat eta erdiak aldera, FJ.H.A., 35 urteko atxilotu du Plentzian Ertzaintzak, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, herritar batek Ertzaintzaren Koordinazio Zentrora deitu du etxebizitza batean eztabaida handia izaten ari zelako. Patruila auto bat bertaratuta, begi batean kolpe bat eta alde batean mina zuen emakume batekin jarri dira harremanetan polizia autonomikoak. Biktimak agenteei esandakoaren arabera, bikotekideak (etxe barruan zegoen) iraindu egin du eta, ondoren, ukabilkada bat eman dio aurpegian eta ostikadak gorputz osoan. Anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du emakumea, eta gizonezkoa atxilotu egin dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun