Itzubaltzetako Ibar nagusien etxeak hamaika jarduera antolatu du ekainerako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 21a, 09:09

Itzubaltzeta / Romoko nagusien etxekoek ekainari dagokion bazkideei zuzendutako jardunen gaineko egutegia plazaratu berri dute. Izan ere, hilaren 5erako Bilboko Itsas Museora bisitaldia antolatu dute, hilaren 20an Gernikako Batzar Etxea bisitatuko dute eta 26an Gesaltza-Añanara kultur txangoa antolatu dute. Naturarekin lotutako ateraldiak ere ez dira faltako, hala nola, Irunberriko Arroilatik mendi-ibialdia hilaren 10ean eta Cangas de Onisen egonaldia ekainaren 23tik 27ra. Ekainean bertan ere beste jardun batzuk antolatu dituzte, berbarako, Ibar nagusien etxeko abesbatzaren ikasturte amaierako saioa hilaren 18an, eta 3an eta 17an dantzaldia zentroan bertan. Horrez gain, ekainaren 9an areto dantzetarako izen-emate epea irekiko da, hasiberrien zein hobetze mailetan, eta 2008-2009 ikasturteko margo eta eskulan lantegietarako ere. Argazkian, Ibar nagusien etxeko hainbat bazkide XX urteurrenari buruzko bideoari so, 2007ko azaroaren 21ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun