Fernandezen hitzaldiak "Medios de comunicacion y personas con discapacidad" du izena eta bertan, minusbaliotasunak dituzten pertsonek jasotzen duten tratua aldatzeko mekanismo berriak proposatuko du, ezgaitasunaren gaian aditua den kazetariak idatzitako estilo liburua ardatz hartuta.
Txostenaren helburu nagusia etorkizuneko kazetariak ezgaitasunak dituzten pertsonen mundura hurbiltzea da eta orain arte kolektibo horrekiko egon den begirada negatiboa aldatzea. Gizartean barneratzeko oztopoak jarri dituen begirada aldatzea da xedea. Hitzaldian hedabideek ezgaitasunaren alorrari ematen dioten tratua aintzat hartuko da, zer nolako lengoaia erabiltzen den eta zein mekanismo izango lirateke hoberenak kolektibo horri atxiki izan zaion irudia positiboan jartzeko. Hitzaldia Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatu dute.
