Barrika Piragua Taldeak sari ugari eskuratu du Bizkaiko Eskolarteko Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 21a, 10:32

Pasa den igandean, hilak 18, Lekeition burututako Bizkaiko Eskolarteko Piragua Lehiaketan, Barrika Piragua Taldeak aurreko urteotako ibilbideari eutsiz hainbat sari lortu zuen kategoria ezberdinetan, podiumaz guztiz jabetuta. Nerea Hidalgo Bizkaiko txapela jantzi zuen benjamin mailan eta Mariana Viañak hirugarren postua lortu zuen. Ainhoa Hidalgo eta Antxon Rodriguez, berriz, lehiaketako garaileak izan ziren kimuen artean. Era berean, Iratxe Astorkik eta Monica Arriolak bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren. Haurren sailkapenean, Maria Ahedo eta Javier Viaña txapeldunak izan ziren, Denisse Manjon bigarren gelditu zen eta Anne Garciak eta Ander Ortizek hirugarren tokia eskuratu zuten. Barrika Piragua Taldea oso pozik agertu da klubeko gazteek lortutako emaitzekin”. Hurrengo lehiaketa Donostian izango dute, Eusko Autonomi Erkidegoko Eskolarteko Txapelketetan, maiatzaren 31n.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun