Soziolonguistika Klusterreko kideek "Argia" astekariari adierazi diotenez, "bikotea edozein motatakoa izan daiteke: ezkonduta daudenak, ez daudenak, seme-alabak dituztenak, ez dituztenak..., baina ezaugarri hori izan behar dute, beraien arteko harremanean hizkuntza aldatu duten bikoteak izatea: lehenago beraien arteko harremana erabat edo nagusiki gaztelaniaz izatea, eta gaur egun, erabat edo nagusiki euskaraz".
Laguntzeko prest dauden bikoteak Soziolinguistika Klusterrarekin jar daitezke harremanetan, telefonoz (943 592 556) edo e-postaz (kluster[abildua]soziolinguistika.org).