Leioa eta Erandioko campusean atzo izandako istiluetan hiru gazte izan ziren atxilotuak eta gaur bertan aurkeztu du horien aurkako salaketa EHUk, "desordena publikoa eta txikizioak eragitea" egotzita. Hain zuzen ere, atxiloketa horiek eta "azkenaldian EHUk bizi duen jazarpen poliziala" salatzeko, elkarretaratzea deitu dute iluntzeko 8etarako, Sopelako hainbat herritarrek. Kontzentrazioa 20:00etan izango. P.B. sopeloztarra da atzo Ertzaintzak atxilotuetako lagunetatik bat. Herrikideek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, gaur eguerdian askatu dute gaztea. "Jipoitu eta zauritu ere egin zuten", salatu dutenez. Bitartean, campusean 120 bat ikasle bildu dira gaur (argazkian / Gaztesarea) atzoko gertakariak salatzeko; baita horien errudun Errentoretza jo ere. Istiluen argazkiak ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!