Azterketak prestatzeko campuseko ikasgelak asteburuetan ere zabalduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 21a, 18:13

Unibertsitateko ikasleek azterketa garaia osoan zehar probak prestatzeko leku egokia izan dezaten maiatzaren 31tik ekainaren 29ra Leioa eta Erandioko campuseko hainbat gela asteburuetan ere zabalduko dituzte. EHUk jakinarazi duenez, zabalduko diren zentroak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia eta liburutegi nagusia izango dira. Zentro horiek ordutegi honen arabera zabalduko dira: goizeko 9etatik 13:00etara liburutegia erabili ahal izango da eta ordu horretatik aurrera, 19:30ak arte, fakultatea. Guztira, campusean 850 bat ikasteko toki izango dira asteburu guztietan. Bilbon ere, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko gelak eta Ingeniaritza Eskolako ikasgelak irekiko dira, maiatzaren 24tik aurrera, guztira 1.150 leku eskainiz. Bestalde, Getxo udalerrian ere ekimen antzekoa aurkeztu dute berriki. Argazkian, lau hormen artean ikasi nahi duenak aukera izango badu ere, oraindik orain beste era batez ikastea nahiago dutenak badaude, Ikasle Abertzaleek iaz antolatutako Eskola Ibiltarian parte hartu zuten neska hauek bezala / Theklan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun