Herri lanetan gastuaren kontrol zorrotzagoak eskatu ditu Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 21a, 20:03

Erandioko Alderdi Popularrak udal herri lanetan burutzen diren gastuen fiskalizazio zorrotzagoa eskatu du, Altzagako Urdaneta kaleko urbanizatze lanek izan duten gehiegizko gastuaren harira, aurrekontuaren %20 bat. Javier Ruiz PPren eledunak gogoratu duenez, "kale horretako hiritze lanak 2007ko urtarrilean esleitu ziren, dekretu bidez, 788.000 euroko hasierako kopuruagatik. Era berean, urte bereko martxoan, eta dekretu bidez ere bai, lan horietarako laguntza teknikoa esleitu zen, 21.000 euroko kopuruagatik. Berriki, Alkatetzak egindako ebazpenen bidez, herri lan horiek garestitu direla jakin izan dugu". Zehazki, Ruizen arabera, ordaintzeko kopurua ia 173.000 eurotan handitu da, 3.800 euro laguntza teknikoa zehazten zuen kontratua aldatzeagatik eta beste 169.000 euro Urdanetako lanei dagokien esleipenean Jose Luis Goioaga kaleko sarbidean zuzendutako alderdiengatik. Bi zuzenketa horiek apirilean burutu dira. Popularrak salatu du igoerak "udalerriko auzokide guztion artean ordaindu beharko ditugula, eskotean".

Ruizek adierazi duenez, Alderdi Popularrak ulertzen du oso igoera handia eman dela Urdanetako kaleko lanen kostuetan eta horrek "gauzak egin behar diren bezala ez direla egin" erakusten du. Horregatik, lanen fiskalizazio zorrotzagoa eta kontrol gehiago jartzea eskatu dute, jakinda ere Urdaneta ez dela kasu isolatua. Popularrek gogoan izan dute Astrabuduako futbol zelaiko lanetan aurretik zehaztutakoa baino 1,6 milioi euro gehiago gastatu zirela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun