"Salvador Allende" filma Itzubaltzetan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 21a, 20:48

Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxeak "Resumen Latinoamericano" aldizkariak antolatutako Zine Politikoaren Zikloko "Salvador Allende" filma proiektatuko du gaur 19:30ean. Patricio Guzmanek zuzenduta, zintak hainbat sari irabazi zuen Cannesen eta Salvador Allende eta Union Patrioticak gidatutako Txileko Gobernu sozialistaren aurka 1973ko irailaren 11an emandako Estatu kolpea gogoan hartzen du. Era berean, ondoren ezarri zuten diktadura faxistaren atzean CIAk eta Ameriketako Estatu Batuek beren interesen alde egindakoa kontatzen du. "Resumen latinoamericano"k memoria historikoari aportazioa egin nahi izan dio proiekzio honen bidez. Argazkia: J. Barahona

Salvador Allenderen azken hitzaldi publikoa (gazteleraz)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun