Era berean, aspaldiko ohiturak mantentzeaz gain, "urtean zehar euskararen alde egiten duzuen guztioi gure errekonozimendua aitortzeko eta gure eskerrak emateko ekimena ere bada guretzat, jai egun honetan euskararen berreskurapenaren alde egin duzuen ahaleginari omenaldia egin nahi diogu" adierazi dute elkarteko kideek.
Txitxiburruntzi Egunaren, ekainak 8, egitaraua:
• 10:30etan, dultzaineroek lagundutako kalejira Leioa erdigunetik udaletxeko plazaraino.
• Goiz osoan zehar umeentzako gaztelu puzgarria eta haurren jolasak.
• Egun osoan zehar txosna.
• Egun osoan zehar San Juan jaietako Antzinako eguneko Karroza eta bertan zuen seme alabei dohainik argazkia ateratzeko aukera!
• 12:00etan, Txitxiburruntzi jana (dantzarientzat dantzatu osterako mahai propioa egongo da) dohainik.
• Goizean zehar Berbalamiñek antolatutako dantza, pandero eta txalaparta ikastaroetan parte hartu duten ikasleen erakustaldiak
• 12:30etik 13:30era, Gure Ohiturak dantza taldeen erakustaldia.
• 14.30ean, Larrain Dantza herrikoia.
• 15:00etan, herri bazkaria.
• Arratsaldean zehar, taloak.
• 17:00etatik 20:00etara, erromeria “Lisker” taldearekin.