Balendin Txiki II. Bertso Paper Lehiaketaren sariak jaso dituzte Getxoko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 21a, 22:56

Pasa den maiatzaren 13an, asteartean, Balendin Txiki II. Bertso-Paper Lehiaketako sariak eman zituen Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE). Egun hori baliatu zuen, VI. Euskal Eguna eta VIII. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen Jaialdia ospatu baitziren, elkarrekin. Sariak banatzean, Amets Arzalluz eta Sustrai Kolina bertsolari famatuek Getxo udalerriko zazpi ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilak toreatu behar izan zituzten, hauek bihurriak izan baziren ere adarka ez zirela hasi. "Zer botatzen duzu faltan zure herrian?" gaiari bertso paperen bidez emandako erantzun borobilenak San Nikolas ikastolako Nerea Abandorenak izan ziren, bere atzean Markel Azkue (Andra Mari) eta Iñigo Gandarias (Zubileta) izan zirela. Argazkian, irabazleak bere sariekin / Nahikari Ayo - ALBE.

Era berean, parte hartu zuen ikastetxeko bakoitzeko bi lagun saritu zituzten egindako lanengatik. Hurrenez hurren honakoak dira zazpi ikastetxetan saritutakoak:

• Andra Mari: Antton Urtiaga eta Ane Velasco.
• Geroa: Oihane Pascual eta Irune Mota.
• Gobela: Dorleta Gomez eta Claudia Mesgini.
• Romo: Jon Gorostiaga eta Mikel Barrueta.
• San Nikolas: Izaro Gantxegi eta Jon Amezaga.
• Zabala: Asier Bretos eta Unai Iglesias.
• Zubileta: Irati España eta Oihane Intxaurtieta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun