Berari gertatutakoa "surrealistatzat" jo du Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" preso politiko ohia. Bere buruarekin "ekintza krudela" egin dutelakoan eta espainiar Estatuko legeen arabera hori "erabat ilegala" delakoan dago. Kalean hiru hilabete eman eta maiatzaren 6an berriro kartzeleratu ondoren, epaileak abokatuek aurkeztutako errekurtsoa onartuta, astelehen iluntzean atera zen A Lamako espetxetik (Pontevedra, Galizia, Espainia) Etxegarai. Erabakia hartzeko, Kode Penal berria aplikatuta, 20 urteko kondena zegokiola zehaztu zuen epaileak. Plentziarrak, baina, ia 21 urte egin ditu preso. Etxegarai Donostian izan da, Asier Birunbrales Amnistiaren Aldeko Mugimenduko eledunarekin eta presoen senideekin emandako prentsaurrekoan. Argazkian, iragarri bezala, astelehenean, 22:00ak aldera heldu zen Loiuko aireportura plentziarra / Piztu!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!