Areeta eta Algortako hainbat kaletan herri lanak egingo dituzte astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 23a, 16:21

Areeta eta Algortako hainbat kale trafikoari itxita egongo dira astelehenetik, hilak 26, aurrera bertan egingo dituzten herri lanak direla eta. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, espaloia zabaltzeko lanak Algortako Jaime Morera, Andres Cortina, Maria Goiri eta San Martin kaleetan zein Areetako Anaitasuna eta Barria kaleetan egingo dira, “Jaime Morera, Mª Goiri, Amistad (sic) eta Barria kaleetako galtzada hobetu” izeneko proiektuari jarraikiz. Trafikoari kaleak mozteaz gain kale horietako aparkaleku guztiak ez dira erabilgarri egongo. Lehenengo fasean Algortako kale haue izango dira ukitutakoak: Jaime Morera, Maria Goiri, Andres Cortina eta San Martin. Azken kale horretan Hirutasuna eta Andres Cortina kaleen arteko tartea baino ez da moztuko. Bestalde, Algortako San Inazio plazan eta Andres Isasi kalean argiztapen publikoa berritzeko lanak egingo dituzte hilabete batez. Argazkian, Areetako Cervantes kalean egindako herri lanak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun