Sopelan autoa uzteagatik 40 euro ordaindu beharko dute surflari federatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 23a, 16:51

Joan den asteartean, maiatzak 20, Sopelako Udaleko Segurtasun Batzordeak egun udako araututako aparkalekurako, TAO, ezarrita dauden irizpide bera erabiltzea erabaki zuen. Hori dela eta, TAO ordaindu beharra ezarriko da Arrietara eta Solandota kaleetan eta baita Barinatxeko aparkalekuan ere. Bestetik, batzordeak erabaki zuenez, EHSF Euskal Herriko Surf Federazioan federatutako surflariek, aurreko urteotan bezala, 40 euroren truke lortu ahal izango dute uda osorako txartela, irailaren 30era arte TAO zerbitzuarentzat erabilgarria. Argazkian, surflari bat Barinatxeko hondartzan iazko irailaren 28an / Jon Ander Rabadan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun