Identidad Oculta, Patada en la papada, Rise to Fall (argazkian, Alain abeslaria), Ossyris eta Orugha taldeek joko dute Sopelako San Pedro eta Larrabasterrako Karmen jaietan. Aipatu taldeek Etsaiak, Gose, Betagarri, Acido C, Cherry Boppers, Esne Beltza, Deskontrol, The Locos eta Segismundo Toxicomano taldeekin joko dute, Sopelako Gazte Informazio Bulegoak jakinarazi duenez. Aipatu bulegoak maiatzaren 8an zabaldu zien herriko musika taldeei jaietan jotzeko maketa edo CDa aurkeztu eta izen-ematea, iragarriz kopuru handia izanez gero zozketa egingo zutela. Azkenean bost talde baino ez dira izan aurkeztutakoak eta guztiak sartu dituzte udalerriak dituen bi jai nagusietan. San Pedro jaietako lehen egunean , ekainaren 26an, osteguna, Identidad Oculta eta Patada en la Patada Etsaiak taldearekin batera joko dute, txosna gunean. Ostiralean, Rise to Fall bandaren txanda izango da, Gose taldearekin batera. Sopelako kontzertuen egitaraua Betagarri eta Acido C taldeek burutzen dute, hilaren 28an, larunbata, Udaletxeko enparantzan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!