Autobusean joateko aurretik izena eman beharko da Branka, Kandilejas edo gaztetxean bertan eta 8 euroko txartela ordaindu. Ibilbidea 14:30ean hasiko da Gobelaurre kaleko errotondan eta manifestazioa bukatu ondoren bueltatuko da autobusa.
Izan ere, Segi gazte erakundeak salatu duenez, "orain arteko ezkutukeria, tranpa eta gezurrekin jarraituz lanak hasi dituzte Gipuzkoako Goierrin. Bizkaian ere hilaren 30ean ekingo omen diete lanei. Segik euskal gazteria Abiadura Handiko Txikizioa gelditzeko borrokan murgiltzera deitzen du. Orain da garaia! AHTrekin etorkizunik ez dugulako... AHT Gelditu! Txikizioa Stop!".
