Hiru langile zauritu dira Erandion taberna bateko zorua behera etorri ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 23a, 22:54

Erandioko taberna batean lanean ari ziren hiru behargin zauritu dira gaur goizean establezimenduko zorua behera etorri eta beheko solairura erori ondoren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez, istripua Las Delicias sagardotegian gertatu da, Aspeko erriberan. Suhiltzaileak eta osasun alorreko langileak istripuaren tokira joan dira zauritua Gurutzetako ospitalera eramateko. Ertzaintzaren arabera, zaurituriko langileek "kolperen bat dute aurpegian, baina garrantzirik gabe". Argazkian, iazko apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun