Saharako zenbait umek uda igaroko dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 23a, 23:11

Leioako Fath elkarteak Oporrak Bakean kanpainarekin bat egin du beste urte batez, Udalaren laguntzarekin. Horrenbestez, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren umeei uztaila eta abuztuan familia leioaztar batekin bizitzeko aukera eskaini nahi diete berriro. “Egitasmo honekin ume saharar bat etxean hartzera animatu nahi ditugu herriko familiak. Horrela kanpamenduetan jasaten dituzten egoera gogor eta ankerretik bolada baterako aldentzeko aukera ematen diegu”, azaldu dute tokiko iturriek. 1996tik daramatzate Leioan ekimena garatzen. Eskaera aintzat hartu nahi dutenek, Fath elkartera deituz egin dezakete eskaera, 656 735 687 telefono zenbakian. Argazkian, saharar umeak Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun