Egun osoko jai herrikoia biziko du larunbat honetan Alonsotegik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 24a, 01:13

Athletic Futbol Taldeko ehunaka zale biltzen dituen Herri Norte Taldeak antolatuta, Alonsotegiko jaien egun nagusia ospatuko da bihar, larunbata, herriko kale, futbol zelai eta txosnagunean zehar. Eguna 12etan hasiko da futbol txapelketaren harira. Kanporaketak eta finalaurrekoak jokatuta, hirugarren txanda jokatuko dute elizateko tabernetan. Auzokideak, jokalariak, txosnetako kideak eta bisitariak ezagututa, babajan herrikoia egingo da, 15:00etan. Sarrerak oraindik erosi ez duenak Alonsotegiko herriko tabernan egin dezake, 10 eurotan. Bazkalostean, berriz, futbito txapelketaren finala jokatuko da. Gauari dagokionez, Bilboko Suspenders-ek, Madrilgo Devorados por el odio-k eta Frantziako Scarface talde mitikoak joko dute txosnagunean. Argazkian, HNTko kideak San Mames futbol zelaian / Blog Futbolero.

Egun autogestionatu horri, Alonsotegiko Udalak egindako jarduerak gehitu behar zaizkio, ostiralean antolatutako Matxetazo en la Panotxa eta Baron Rojo taldeen kontzertua adibidea dela.

Maiatzaren 24ko (larunbata) egitaraua:

12:00etan; Futbol txapelketa
14:00etan; Poteoa herritik.
15:00etan; Indabada herrikoia, Ticketak salgai Alonsotegiko herriko tabernan, Streetwarriors-en eta Itzubaltzeta gaztetxean.
17:00etan; Futbito txapelketaren finala
22:00etan; Kontzertuak; Devorados por el odio (Madril), Suspenders (Bilbao), Scarface (Frantzia)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun