Lander Labajo Langraizera bidean jipoitu egin dutela salatu du AAMk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 24a, 20:25

Lander Labajo Algortako preso politiko gaztea Aranjuezko (Madril, Espainia) espetxetik atera eta Langraizera (Araba, Euskal Herria) eramateko orduan "jipoitu eta umiliatu" egin dutela salatu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etengabe bitakoraren bitartez. Bere familiakoen ahotik izan du horren berri errepresioaren aurkako erakundeak. "Oraingoz ez daukagu berri zehatzagorik, hori besterik ez", adierazi dutenez. Bestela, Aranjueztik irten eta sei egun egin ditu bidean. Labajo Langraizera ekarri dute maiatzaren 28an, asteazkenean, egingo den epaiketa baterako. Bertan bera eta beste bi gazte epaituko dituzte Algortako Mentxakabarri gaztetxea zenaren inguruko protesta protesta batean ertzainek identifikatu zituztelako. Argazkian, Euskal Presoak Euskal Herriratzearen alde, Getxoko Txorimalo gaztetxearen bigarren urteurrenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun