Gaur, asteazkena, Bigarren Eskuko Liburu Azoka ireki dute Algortako Telletxe plazan hirugarren urtez, Getxoko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta. Bertan, larunbatera arte, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Salmentan jarri diren liburu gehienak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Ohi bezala, liburuek prezio sinbolikoak izango dituzte, (euro batetik hasita) eta bildutako dirua lankidetza-proiektu solidario batean erabiliko da. Honako hau izango da azokaren ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrera doakoa da. Oraingo honetan, 12.000 bat liburu jarriko dira salgai, udal liburutegiei emandakoak. Horiek guztiak banan-banan aztertzen dira, liburutegien bildumari zeintzuk gehitu dakizkiokeen erabakitzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!