Umetxoentzako euskarazko udalekuak egingo dituzte Lemoiz, Urduliz eta Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 25a, 13:13

Aurten ere euskarazko udalekuetan parte hartzeko aukera edukiko dute Lemoiz, Urduliz eta Gorlizko 3 eta 5 urte bitarteko haurrek, nork bere herrian, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eskutik. Lehenengo bi udalerrietan ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira. Gorlizkoak, berriz, uztailaren 1etik 24ra bitartean. Ordutegia berbera izango da toki batean zein bestean: 10:30etik 13:30era. Udalekuetara joan nahi duten 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilen gurasoek edo tutoreek udalerri bakoitzeko kultur etxeetara hurbildu beharko dira izena ematera, maiatzaren 27ra bitartean (Urdulizkoek bertoko kultur etxe berrira joan beharko dute). Behar izanez gero, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean eta zozketaren emaitzak Mankomunitateko web orrian argitaratuko dira. Informazio gehiago, 946 762 674 telefono zenbakian (goizeko 9:30etik 13:00etara, Iratxerengatik galdetu) eskuratu daiteke. Bestalde, 6 eta 12 urte bitarteko uribekostarrek ere asteartera arte daukate Plentziako euskarazko udalekuetan izena emateko. Argazkian, hainbat ume udalekuez gozatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun