Arraunlari beteranoen I. Karmengo Ama bandera jokatuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 6a, 10:50

Uztailaren 12an, larunbatarekin, helduen Karmengo Ama Banderaren lehen edizioa egingo da, Arraunlari Beteranoen Elkarteak (ABE) antolatuta. Hendaia, Ibaialde, Getxo, Lutxana eta Arkoteko arraunlari beteranoek osatu dute erakundea, arraunketari lotuta urteak daramatzate eta. Ekimena estropada ofizialtzeko helburuarekin sortu da, baita adineko kirolarien sasoia azpimarratzeko ere, adierazi dutenez. Topaketa 13:00etan hasiko da, eta Plentziako Lagun Zaharra taldeak ere esku hartuko du, gonbidatuta. Estropada Plentziako Karmengo Amaren moilatik abiatuko da, Barrikako San Valentin kai-muturrerauno. 15:00etan, berriz, herri bazkaria egingo dute Kai-Eder klub plentziarrean, eta bertan emango zaio talde irabazleari lehen bandera, eta garaikurra lehen bost sailkatuei. Barrika eta Plentziako udalen laguntza du estropadak, baita inguruko hainbat dendarena ere. Argazkian, Plentziako beteranoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun