Siperen aburuz, lan iragarki-tauletan agertutako kartelengatik jakin dute ErNEk bakarrik deitutako protesta eta epaitegietara jotzea "protesta 'light' horiek" baino eraginkorragoa dela ziurtatu dute. Ildo horretan, "Sailaren ez legezko larderia" auzitegietara eramateko ekimen legalak abaitu dituztela iragarri dute Sipekoek. Dagoeneko, Bilboko Ertzain-etxean lan batzarrak lan ordutegiaren barruan egitea lortu dutela iragarri dute.
Bestalde, ErNEk orain arteko neurriak bertan behera uzteaz gain, Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena "txikitzeko saioa" egitea leporatzen dien Herrizaingo Saileko Herritarren Segurtasunerako Alorreko nagusiaren eta Poliziaren zuzendariaren dimisioak eskatu ditu. Era berean, ErNEk ez du Javier Balza Herrizaingo sailburuaren aurka jotzeko aukera galdu eta lan hitzarmen berria negoziatzeko borondate eza eta leporatu dio.