Egun, bi dira Mentxakabarri gaztetxea zenarekin lotuta dauden auziak. Lehenengoa etzi bista publikoa daukana da, 2005eko abenduaren 23an Marisa Arruek eta PPko beste zinegotzi batzuek gaztetxeen aurka egin nahi izan zuten prentsaurrekoaren harira sortu ziren istiluengatik. Egun hartan, dozenaka gaztek elkarretaratzea egin zuten popularren ondoan "Arrue, astuna zara! Astuna zara!" lelopeko pankarta baten inguruan eta PPkoek prentsaurrekoa lekuz aldatu zutenean haien atzean joan ziren.
PPren eta Udalaren salaketak
Udaletxera helduta, baina, tira-birak sortu ziren udaltzainen eta gazteen artean eta bi aldeek elkarri leporatu zioten bortxakeria erabili izana. 2006ko urtarrilean, PPk eta Getxoko Udalak salaketa bana jarri zuten gazteen aurka eta orduan hasi ziren istiluetan nork parte hartu zutenen bila. Horrela, hiru gazte auziperatu zituzten.
2006ko maiatzean, berriz, gazte haietako batek UKBERRI.NETi adierazi zionez, sumarioan agerikoa zenez inork ez zuen identifikatu egun hartan eta udaletxeko eta inguruetako 11 segurtasun-bideokameratako irudietan ez zen agertzen, "gertaerak izan zirenean ez nengoelako han. Oraindik ez dakit zergatik ni auziperatzea erabaki duten".
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez zuen auzia nahi izan
Gainera, Getxoko 5. Instrukzio Epaitegiko epaileak Espainiako Auzitegi Nazionalera igorri zuen sumarioa, hiru auziperatutakoak terrorismoarekin lotuta egon zitekeelakoan, baina Grande-Marlaska epaileak ez zuen auzia aintzat hartu. Madrilera bidalitako txostena Ertzaintzak polizia-fitxetatik emandako datu ugarirekin osatu zuten, gainera. Sumarioan, auziperatuek 16 urtetik aurrera ustez egin ei dituzten lege-urratze guztiak agertzen ziren, baina epaileek kasu guztietan gazteak errugabetzat jo zituztela aipatu gabe.
Laster beste sei gazteren aurkako epaiketa izango da
Horretaz gain, Mentxakabarrik beste auzi bat du bukatzeke oraindik. Bere garaian etxeko jabeak jarritako salaketaren harira auziperatuetako sei gazteena. Jabeak okupazioa egin ei zuteneko salaketa kendu egin zuen, baina orain Fiskaltza da akusazioarekin jarraitzen duena, gazteei desobedientzia leporatuta. Kasu honetan, gazteei fidantza bat jarri zieten, bakoitzari 1.800 eurokoa. Epaitegian gazteei azaldu zietenz litekeena da uda ostean epaiketa burutzea.
Gaiaren inguruko hainbat berri:
Lander Labajo Langraizera bidean jipoitu egin dutela salatu du AAMk (2008 Mai 24)
Algortako hiru gazte Grande-Marlaskaren eskuetan jartzen saiatu da Getxoko epaile bat (2006 Mai 26)
Ostiralean deklaratu beharko dute Getxoko Udalak eta PPk salatutako hiru gaztek (2006 Mai 24)
Hiru gaztek deklaratu beharko dute Getxoko PPk Mentxakabarri aurrean eman behar zuen prentsaurrekoagatik (2006 Api 11)
Mentxakabarri gaztetxeko sei lagunen kontrako akusazioak airean dira abokatuaren arabera (2006 Mar 07)
Mentxakabarri gaztetxea okupatu zutelakoan 10.818 euroko isuna jar diezaiekete Algortako 5 gazteri (2006 Urt 23)
Getxoko Udalak ere jarri die salaketa Mentxakabarriko gazteei (2006 Urt 20)
Mentxakabarriko gazteen kontrako salaketa jarri du Getxoko PPk (2006 Urt 16)
Zarraoaren hitzetan, "PP gezurretan ari da gazteei udaletxean sartzen galarazi ez zaiela dioenean" (2005 Abe 23)
Getxoko PPren prentsaurrekoa "probokaziotzat" jo du Algortako Gazte Asanbladak (2005 Abe 23)
Gazteak Mentxakabarritik kanporatzeko exijitu dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 23)
Getxoko udaltzaingoen jarrera "larderiatsua" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2005 Abe 23)
"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk (2005 Abe 23)
Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)