Film laburren hiruburua izango da Astrabudua larunbatera arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 26a, 22:19
Erandioko Film Laburren V. Zinemaldia heldu da gaur Astrabuduako Josu Murueta kultur etxeko pantailara eta ez da larunbatera arte joango. Tartean, 30 lan, gehienak gazteleraz, ikusi ahal izango dute zaleek, umorea eta dokumentala generokoak guztiak. Edozein kasuan kalitatea bermatuta dago, antolakuntzako kideek lan nekeza izan baitute aurre selekzioa egiten, 250 lan baino gehiago batu baitituzte, umorezko, dokumentalentzako eta eskoletako sariak eskuratzeko lehia bizian. Gainera, inguruko profesional bikainekin solastatzeko aukera izango da. Gaur, adibidez, Fernando Velazquez musikari algortarrak ireki du zinemaldia. Josu Murueta musika eskolan irakasteaz gain, "El orfanato", "Bosque de sombras", "Agujeros en el cielo" edo "La zona" filmeen musikaren egilea da eta Goyaren bat irabazteko hautagaia izan da. Bihar, berriz, D4D enpresako kideek hiru dimentsioen inguruan solastatuko dira. Argazkian, Leonen jaio eta Barakaldon finkatu den Saturnino Garcia aktorea ostiralean izango da Astrabuduan / Arabafilms.
Asteazkenean, Enrique Urdanoz bideo-klipen egilea eta Fitoren azken diskoaren grabazioa egin zuena izango da. Ostegunean animazioaz arituko da Juanjo Elordi. Ostiralean, ordea, Saturnino Garcia aktore barakaldarra izango da Astrabuduan eta, azkenik, larunbatean, Leioa eta Erandioko campuseko zein Erandioko ikus-entzunezko institutuko ikasleek lehiatuko dira film laburren maratoian, sari berezia tartean. Ondoren, zinemaldiko lau sariak emango dituzte.

Egitaraua:

Astelehena, maiatzak 26
- 18:30ean, Fernando Velazquezen hitzaldia.
- 19:45ean, Film laburrak: "Eso es facil" (10', umorea); "La clase" (20', dokumentala); "Triangulos" (9', umorea); "Carabanchel, un barrio de cine" (15', dokumentala), "No se vaya" (4', umorea); "Vida mia" (12', Centro d'estudis cinematografics de Catalunya, eskoletako arloan).

Asteartea, maiatzak 27
- 18:30ean, D4D Ingeniera Visual enpresako kideen hitzaldia.
- 19:45ean, Film laburrak: "Taxi" (6', umorea); "Jun Ducat" (29', dokumentala); "Nena" (14', umorea); "Itsasadarra, la ria" (6', dokumentala), "Quiero jugar al futbol" (2', umorea); "Señales de indiferencia" (12', ECAM de Madrid, eskoletako arloan).

Asteazkena, maiatzak 28
- 18:30ean, Enrique Urdanozen hitzaldia.
- 19:45ean, Film laburrak: "El Braking" (20', umorea); "Lineas paralelas" (8', dokumentala); "La calle es tuya" (6', umorea); "La noche del chino" (18', dokumentala), "Zatarrak" (10', umorea); "El luto" (8', Escuela Andaluza de Cinematografia, eskoletako arloan).

Osteguna, maiatzak 29
- 18:30ean, Juanjo Elordiren hitzaldia.
- 19:45ean, Film laburrak: "Consulta 16" (12', umorea); "Bajo las luces de tana" (24', dokumentala); "Made in Japan" (6', umorea); "Una silla jubilada" (2', dokumentala), "After shave" (14', umorea); "Baten bat" (14', Lauro ikastola, eskoletako arloan).

Ostirala, maiatzak 30
- 18:30ean, Saturnino Garciaren hitzaldia.
- 19:45ean, Film laburrak: "Jesus, mi Jesus" (11', umorea); "El hombre feliz" (14', dokumentala); "Pique Nique" (4', umorea); "Zorionak zuri" (25', dokumentala), "Atencion, amigo conductor" (7', Larrotxene kultur etxea, eskoletako arloan); "Igande arratsalde batean" (6', Artebi, eskoletako arloan).

Larunbat, maiatzak 31
- 17:30ean, Leioa eta Erandioko campuseko zein Erandioko ikus-entzunezko institutuko ikasleek egindako film laburren maratoia.
- 19:30ean, sari emanaldia eta irabazleen proiekzioa: umorezko fil laburrik onena, film labur dokumentalik onena, eskoletako film laburrik onena eta maratoiaren sari berezia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun