Zuzendari bila dabiltza Leioako Behargintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 27a, 00:01

Leioako Udalaren Behargintza Zerbitzuaren Zuzendaritzan aldi baterako kontratua izenpetu nahi dutenek bihar, maiatzak 27, izango dute azken eguna eskakizunak aurkezteko. Betekizunei dagokienez, Psikologian, Pedagogian edo Psikopedagogian lizentziatuak egon beharko dira hautagaiak. Baita 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatu ere. Esperientzia ere kontuan hartuko da, udal iturrien arabera, "baita lanpostuaren betekizunetarako gaikuntza hobe dezaketen ikastaroak ere, hala irizten bada". Interesatuek eskakizunak aurkeztu beharko dituzte Udaletxeko Erregistro Orokorrean. Horrekin batera, hurrengoa aurkeztu behar da: curriculuma eta alegatzen diren meritu eta betekizunak ziurtatzen dituzten dokumentuen orijinalak eta fotokopiak, horiek konpultsatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun