Anil Markandya London School of Economics-eko Ingurumen Ekonomian doktore da eta hainbat unibertsitatetako irakasle (Princenton, Harvard, Berkely, Universitiy College, Bath...) izan da. Era berean, laguntzaile lana jokatu du munduko erakunde nagusietako hainbat kargutan: Munduko Bankua, Nazio Batuen Erakundea, ELGA (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea). Gainera, Klima-aldaketari buruzko Gobernuen arteko Panelen (IPCC) kidea da. 2007an, Bakearen Nobel Saria eman zioten panel horri, Al Gorerekin batera.
Egitaraua:
- 10:00: aurkezpena.
- 10:15: Marian Barquin, Ihobeko Klima Aldaketaren arloaren buruaren hitzaldia gazteleraz: "Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Borrokarako Euskal Planaren Conocimiento Programaren Zabaltzea".
- 10:45: Anil Markandya, Basque Centre for Climatic Change erakundeko zuzendariaren hitzaldia ingelesez: "Datozen urteetan BC3k jorratu gura dituen eta klima-aldaketarekin, egokitzapen-egoerekin eta mitigazio-mekanismoekin zerikusia duten ikerketa-ildoak".
- 11:45: mahai-ingurua.