Askatasunaren oharra:
Militarrak eta guardia zibilak Mungian:
Maiatzak 19:
Mungiako Trobika auzoan goizaldeko 7ak eta 10ak bitartean Ejertzito espainiarraren zabaltze handia izan da. 7ak aldera 17 tanketa inguru eta zenbait jeep sartu dira autobian Guardia Zibilak eskoltatuak. 8ak aldera kontrola ezarri dute eta 9,30 aldera Ejertzitoaren konboi bat pasatu da zenbait kamioiez osatua. Minutu batzuk geroago guardia zibilek kontrola kendu dute.
Maiatzak 24:
Ejertzito espainiarraren konboi bat pasatu da Trobika auzotik. 10 bat tanketa, jeep eta guardia zibilen patrolez osatuta. Tanketak metrailadoreak eta soldaduak agerian zituzten eta bakoitzak bandera espainolak zeraman.
Getxo udalerriko hainbat auzokidek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, gaur, eguerdiko 13:30ak aldera, Espainiako Armadaren bi ehiza-hegazkin "bueltaka" aritu dira Getxo udalerriaren gainetik, eta baita Ibaizabal itsasadarretik ere. Herritarrek salatu dutenez, abioiak "oso altuera baxuan ibili dira, abiadura bizian, zarata ikaragarria eraginez". Azkorritik hegazkinei argazkiak atera dizkieten auzokideek onartzen dutenez, "helarazitako irudietan oso ongi ikusten ez diren arren", bi hegazkinen formagatik ehiza-hegazkinak direla antzeman daiteke.