Ostean, taldeak nahi dituen abesti bi aukeratu beharko ditu eta Ondarreta Abesbatzak nahitaez abestu beharko den hirugarren gai bat jarriko du. Baldintza bakarra abestiak ahotsetara abestea izango da.
Gazteek izena eman eta irailera arte abestien probasaioak egiteko denbora izango dute. Iraileko bigarren eta hirugarren astean zehar (aurrerago zehaztuko diren egun eta orduan) zortzikote bakoitza grabazio-estudio batera joango da hiru abesti horiek grabatzeko. Ondarreta Abesbatzak grabazio guztiak entzungo ditu eta guztien artean gehienez 10 zortzikote aukeratuko ditu.
Lehiaketaren finala, urrian
Urriaren 17an, aukeratuak izan diren zortzikoteek nahitaezkoa den abestia eta aukeratu dutenetatik bat abestuko dute, jendaurrean, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Egun horretan, gainera, musika-kritikariez osatutako epaimahai baten aurrean zortzikote irabazlea eta finalista izan diren beste bi aukeratuko dira. Azaroaren 14an, zortzikote irabazleak berriz abestuko du jendaurrean Ondarreta Abesbatzarekin batera.
Sariak eta izen-ematea
Lehenengo finalistarentzat 800 euro eskudirutan eta Ondarreta Abesbatzarekin 2009ko uztailean Europako herrialderen batera joateko bidaia izango dira. Bigarren eta hirugarren finalistentzat 500na euro izango dira eskudirutan, eta parte hartu duten zortzikote guztientzat bere grabazioa duen CD bat.
Ekainaren 16tik 27ra bitartean eman daiteke izena, era desberdinetan: Gazte Informazio Bulegoaren telefonora deituz (944 660 353); gaztebulegoa@getxo.net posta elektronikora idatziz; 667 600 740 telefonora zortzikotea izenburuko sms mezua bidaliz; edo Algortako Tangora etxean dagoen Gazte Informazio Bulegora bertara joanez. Edozein kasuan, zortzikotea osatzen dutenen izenak eta horiekin harremanetan jartzeko telefono bat eman beharko dituzte.
Ikastetxeei gonbita egin diete ekimen honen berri zabal dezaten, eta bereziki, irakasleei ikasleen artean zortzikote bat osa dezaten.
Argibide gehiagorako Ondarreta Abesbatzara jo daiteke. Telefonoa: 626 894 905 (9:00-13:00 eta 16:00-19:00). Era berean, Gazte Informazio Bulegoan ere galdetu daiteke: 944 660 353 (11:00-14:00 eta 17:30-20:00).