Barrikako Udal Kultura Sailak jumping tailerra antolatu du larunbat honetarako, maiatzak 31, goizeko 11:00etatik 13:00etara, udaletxean (liburutegi zaharra). “Zazpi legoako botak” lelopeko jardunaldia aisialdirako eta kirolerako eskaintza berria dira, tokiko arduradunek azaldu dutenez. "Zango berezi batzuk dira, beira zuntzezko euskarri berezia dutenak, eta hauen bidez bi metrorainoko jauzi ikusgarriak eta hiru metrorainoko urratsak egin daitezke. Zango hauekin oinez ibili daiteke, salto egin edo orduko 40 kilometro orduko abiaduran korrika egin. Oso errazak dira erabiltzen, 10 minutu besterik ez baitira behar", azaldu dutenez. Zazpi legoako botak Austriatik datoz eta Europako hainbat herritan oso arrakastatsuak dira. Tailerrean esku hartzen dutenek zango hauekin ibiltzen eta oinarrizko mugimenduak egiten ikasiko dute irakasleen adierazpenei esker. Familia guztiari zuzenduta dago ekimena.