Ereagako hondartzara kanpotik etorritakoek TAO ordaintzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 29a, 14:05

Algortako Ereaga hondartza inguruko aparkalekuetan TAO zerbitzua jartzea eskatzeko mozioa aurkeztu du Getxoko PPk, ostiral honetan, maiatzak 30, egingo den udal batzarrean eztabaidatua izan dadin. Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak (argazkian) azaldutakoaren arabera, "kanpotik etorritakoek baino lukete ordaindu behar izango. Getxoztarrei, berriz, bereizgarriren bat emango lietzaieke libratzeko, dagoeneko tokiko zirkulazio zerga pagatzen baitute". Ereaga inguruan TAO ezartzea eremu horretan "trafikoa arintzea" ekarriko luke, PPkoen ustez; "batez ere eguraldi ona egiten duen egunetan eta asteburuetan". "Getxo udalerrikoetan ez bezala, Bizkaiko beste hondartza guztietan -Sopela, Plentzia eta Gorliz tartean- kobratzen dute aparkatzeagatik. Ereaga inguruan sortzen atasku handiak konpontzen lagunduko luke neurriak; auto iladak Itzubaltzetako errotondaraino ere heldu ohi dira", azaldu du Arruek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun