Sopelako gazteek aukeratu dituzte Sanpedroetako Gaztegunerako jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 29a, 14:19

Sopelako Gazte Informazio Bulegoak abiatutako bozketan, tokiko neska-mutilek emandako botoak kontutan hartuta erabaki dituzte San Pedro jaietako Gaztegunean izango diren jarduerak, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hartara, ekainaren 26an, quad zirkuitua, ping-pong, futbolinak eta igelaren jokoa egingo dira. Hilaren 27an, berriz, Wii, Play Station eta Paint ball-ean aritzeko aukera izango da. 28an, graffiti, hip hop, break dance, perkusioa eta capoeira tailerrak egongo dira. Eta azkenik, 29an, eskalada, tirolina, arku tiroa eta segway zirkuitua egingo dituzte. Sopelako Udalak zehaztu duenez, ekainaren 27tik 29ra bitartean goiz eta arratsaldez egingo dira jarduerak, 12:30etik 14:30era eta 17:30etatik 20:30era. Hilaren 26an, baina, arratsaldez bakarrik, 17:30etik 21:00etara. Argazkian, graffiti tailerra ere izango dute gazteek / Topagunea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun