Azkorriko hondartzak Bizkaiko bandera urdin bakarra izango du uda honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 29a, 20:37

Gorrondatxe-Azkorriko hondartza izango da Bizkaian eta Gipuzkoan bandera urdina ikusiko den hondartza bakarra. Sari hori Europako Ingurumen Hezkuntzarako Iraskundeak eta Ingurumen Hezkuntzaren eta Kontsumitzailearen AEAC Elkarteak ematen dute. Iaz, Ereagan eta Arrigunagan ere izan zen bandera urdina jasota 2006an eskatutako ingurumen baldintzak betetzeagatik. Aurtengorako, berriz, Udalak Azkorriko hondartzarako eskaera baino ez zuen egin, iaz Arrigunagako eta Ereagako ureen kalitate-maila ez zelako bereizgarri urdina emateko bete beharreko neurriak gainditzeko modukoa. Keltse Eiguren, Udal Ingurumeneko zinegotzi arduradunaren arabera, “Udalak ez zuen aipatutako hondartzetarako bandera eskatu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako azterketak egiaztatu zuelako uren kalitatea ona zela baina ez bikaina, elkarteak eskatu bezala”. Sail horretako arduradunak argitu duenez “egoera horren arrazoia eroritako ekaitzek eta ur jausiek eragindako zikinkeria izan zen”. Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea eta Fernando Burzako zinegotzia, 2005ean Azkorri-Gorrondatxek bandera urdina jaso zuenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun