Hilero bezala, biharko, maiatzaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, taloak egingo dituzte Leioako Kurkudi tabernan. Hain zuzen ere, Algortan harreta berezia jarriko diote, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Etxerat, Askatasuna, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia erakundeetan lan egiteagatik 27 euskal herritarrei -Mitxel Sarasketa getxoztarra eta Jagoba Terrones berangoztarra daude horien artean- egiten ari zaizkion epaiketa. Gaueko 10etan, berriz, "H3 - The film of the H-Block Struggle" filma egongo da ikusgai jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, Portu Zaharrean. Izan ere, 33/01 auziaren harira,
zinemaldia antolatu du Getxoko Txorimalo gaztetxeak. Argazkian, apirilaren 24an, hainbat lagun elkartu ziren Getxoko udaletxe aurrean, osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago.