Duela hilabete batzuk jakin zuen Ertzaintzak, hainbat adingaberi lapurreta egin zietela Areetako Txurruka pasealekuan. "Kasu batzuetan gazteak ez ziren salaketa jartzen ausartzen. Hala ere, 16 eta 18 urte bitarteko lagun talde batek lapurreta egin zietela salatu zuten biktimetako bik", Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak azaldutakoaren arabera. Lapurretako bat apirilaren 19an izan zen. Hiru gazte zenbait adingaberengana gerturatu ziren Evaristo Txurruka kalean. Dirua eskatu ostean, gazteetako batek adingabeetako bati jo zion diru-zorroa lapurtzeko. Halaber, apirilaren 30ean antzerako lapurreta bat egin zuten toki berean. Gazteak bere zilkomotorra hartzen ari zen adingabe batengana gerturatu ziren eta dirua ematen ez bazien eraso egingo ziotela esan zioten. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta ustezko lapurretako bat identifikatu zuen, 16 urteko adingabea, alegia.