Lamiako Maskarada elkarteak azaldu duenez, hiru atal ditu ikuskizunak. Lehenengo biak arratsaldean izango dira, 17:30etik aurrera. Ordu horretan, Gaztelubide kaleko errotondatik kalejiran abiatuko dira Lamiakoko metro geltokiraino, Maiatza, erraldoiak, fanfarrea eta herriko dantza taldea; maskarada eta maiatzaren etorrera herrian zehar iragarriz. 18:00etan, berriz, Mari eta Sugaar bere senarra agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan eta Udagorri dantzatuko dute bertan. Besteak beste, joan-etorria egingo dute Txopoetako garbitegiraino, bidean pertsonaia mitologikoekin dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbitea luzatuz. Hain zuzen ere, 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia guztiek, Lamiakoko futbito zelaian. Akelarrean, jentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka islatzen duen antzezpena egingo dute; zeinean sua, musika eta biribilketak nagusi izango diren.
Lamiaren kondaira
Prudentzia alargunaren semea marinela zen. Urrunean itsasontziren bat ikusten zuenean, semea etorriko zen esperantzaz Ondizen zuen etxetik Abra ingurura jaisten zen. Halako batean, betiko legez, semea agertu ez eta tristuraz beteta etxerako bidean hil egin zen. Kondairak dioenez, Lamia bihurtu zen.
Jaien egitaraua:
Maiatzak 30, ostirala
16:30 Txupina eta jaien hasiera txosnan.
17:30 Gaztelubiden, Maskaradaren lehengo zatiaren hasiera.
18:00 Anima zaitez biribilketan!
18:30 Maskaradaren bigarren zatia txosnaren ondoan.
20:00 Leioako Errekaldeko jubilatuen abesbatza, urterik urtera hobetzen.
21:00 Txosnan musika ona eta giro hobea.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia: akelarrea, eliza ondoan, zoragarria!
00:00 Hakker taldearen erromeria, etorri eta ondo pasatu.
02:00 Atsedenaldia, oraingoan batzordeak DJ lana beteko du.
02:30 Hakker-ekin dantzan jarraitu.
07:00 Denok etxera, bestela kamioa etorri eta ureztatu egingo zaitu!
Maiatzak 31, larunbata
10:00 Txupinarekin denok gora!
11:00 Pailazoak eta umeentzako jolasak jai batzordearen eskutik eta, bukatzeko, azkaria.
12:00 Denok poteatzera trikitiaren doinuarekin.
13:00 Herri Kirolak: aizkolariak eta Iñaki Perurena harri jasotzailea.
16:30 Hirugarren tute txapelketa txosna ondoan.
18:00 Eliza ondoko futbito zelaian, euskal dantza erakustaldia.
19:30 Batukada ikuskizuna: Kessengue.
20:00 Zer, goseak jota? Ba, txosnara etorri eta txorizoa sagardotan dastatu.
22:00 Fellini-ren transformismo ikuskizuna.
23:30 Nasti de Plasti Leioa Pop Rock Lehiaketako bertoko talderik onenari sariaren irabazlea.
01:00 Continente taldearekin erromeria.
02:00 Zaku lasterketa barruko arropatan jantzita.
03:00 Dantzan jarraitu.
05:00 Happy hour, 2 X 1 txosnan.
07:00 Denok lotara, biharko indarrak hartzera....
Ekainak 1, igandea
10:00 Txupina, azken ahalegina!
11:00 Gazteluak, ludoteka eta bitsa jaia eskoletan goiz osoan zehar.
12:00 Leioako Musika Banda.
13:30 Dardo eta igel-toka txapelketak. Txosnan eman izena!
14:00 3. Paella Txapelketaren hasiera txosna ondoan.
15:00 Paellen aurkezpena batzordeak puntua ditzan eta bazkaltzera, on egin!
16:30 Playback txapelketa.
17:00 Mozorro txapelketa adin guztientzako jendearentzat.
18:00 Kabi camp taldearen erromeria.
19:30 Sari banaketa, eta erromeriak darraiela!
20:00 Txokolatada, Jai batzordeak eskainita.