Ertzaintzak I.B.E. Leioako 30 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur goizaldean "funtzio publikoen usurpazioa" egotzita. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertakariak gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera jazo dira, Bilboko pub batean. Lokaleko atezainek gizonezko bi bota dituzte neska batzuen kexa jaso eta gero, oso oldarkor errieta egiten ari zitzaizkielako. Gainera, jarrera hori aurpegiratu dien gizonezko bati zaplaztekoa eman diote, polizia iturrien arabera. Kanpora atera ostean, bertatik egotzi duten gizonezkoetako batek bere burua ertzaintzat aurkeztu du ahoz, eta mehatxu egin die, polizia iturrien arabera. Horren aurrean, langileek Ertzaintza ohartarazi dute. Agenteak bertaratu direnean, bi gizonezkoak identifikatu dituzte eta ertzainak ez direla baieztatu dute. Ondorioz, atxilotu egin dute I.B.E. funtzio publikoen usurpazioa eta lokaleko atezainak mehatxatzea egotzita.