Gaur anaia eta biok inkisizioaren aurrean eseriko gara "desordena publikoak" egiteaz akusatuta. Ordena publikoa espainiar elebakarra omen.
Anaia egun kartzelan da, bere lan soziala sano eraginkorra zen seinale. Kartzelatzeko ezer ez zutenez, ETA hitza erabili eta kito! agur errugabetasuna, eskubideak, libertatea...
Hau Lancreren garaikoa zitekeen, baina Zarraoa jeltzalearen Algortan gertatu da.
Inkisizioaren aurrean, izan xorgin!
Alain Labajo Laraudogoitia gazte algortarrak bere aurkako epaiketa baino lehen idatzitako artikulua
2006ko Gabonak. Udaletxera joan behar errolda agiria lortzera. Anaia ere bazetorren. Heldu eta udaletxe atarian udaltzain talde bat; ni aterantz. Geldiarazi eta, gaztelania zuzenean, zertara nindoan galdetu zidan batek. Ni, harritua (herriko etxea baita), baina zertara nindoan azaldu nion, euskaraz, prefosta. Gaztelaniaz egin ezean ez nintzela sartuko erantzun berak, nire harridura haserre bilakatzen zelarik. Azkenean, bost minutuz eztabaidan egon ostean, polizien arteko zirrikitu batetik sartu eta, udaletxeko leihatilan nire hizkuntza arrotza bazen ere, nire agiria lortu nuen. Anaiari berdin gertatu zitzaion. Kanpoaldera gindoazelarik, atarian, gazte talde bat eta udaltzainak bultzaka zebiltzan. Bere garaian