Bertso-pilota jaialdiak hartuko du bihar Algortako Txiki eta Otaegiko frontoia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 30a, 15:57

Algortako Txiki eta Otaegi plazako frontoian jokatuko da bihar, larunbata, Getxo Euskal Pilotak antolatutako Bertso-Pilota Jaialdia. 19:00etatik aurrera, Gandiaga II. eta Elorriaga M. Etxebarria eta Martin II.aren aurka arituko dira, Arrate Illaro Ipar Uribeko txapeldunaren eta Peru Vidalen bertsoen doinupean, nork bere pilotari bikotearen alde egingo duena. Gipuzkoan arraroa ez den ikuskizun hori 2003an ALBEk ekarri zuen lehen aldiz Uribe Kostara, Getxoko V. Euskara Jardunaldiak aitzakiatzat hartuta. Urte horretan eta handik geroztik izandako harrera onak Getxo Euskal Pilota taldea konbentzitu zuen horrelako jaialdiei segida emateko. Algortako Bertsolari Eskolak bere garaian ikuskizuna iragartzeko erabili zuen argudioari jarraikiz, "bertsolaritzak ez du lotura zuzenik pilotarekin, ezta bertsozaleek pilotazaleekin ere, baina ekitaldi bitxi bezain bakan honetan alor biak uztartzen dira oso era egokian. Izan ere, pilota partida bat bertsoz janzteak bikoiztu egiten du erakargarritasun efektua". Argazkian, Arrate Illaro bertsolaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun