
Donostian AHTren aurkako nazio manifestazioa egiteko bezperan, gaur, Plentziako Gazte Asanbladak Abiadura Handiko Trenari buruzko jardunaldia burutuko du arratsaldeko 5etatik aurrera, Goñi Portal kultur aretoan. Eguneko helburuak eta parte hartzaileak aurkeztu ondoren, AHTren Aurkako Asanbladak hitzaldia emango du. Horren ostean, 18:30ak aldera, "Fermar e possible" bideoa proiektatuko dute. Bertan, Val di Susa bailaren esperientzia kontatzen da, non bertako biztanleek hainbat urteetako oposizio aktiboaren bitartez, Abiadura Handiko Trena oraingoz gelditzea eragin duten. Bideoak zor dezakeen eztabaidarekin jarraitzeko askaria egingo dute jardunaldia amaitu baino lehen. Argazkian, Val di Susako auzokideek Italiako Carabinieriei aurre egiten mobilizazio batean / Alecresta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!