Euskadi Ta Askatasuna (ETA) euskal erakunde armatuak gaur "Gara" egunkariari helarazi dion komunikatu batean (agiri osoa pdf-n) aldarrikatu du pasa den maiatzaren 19an Areetan Abrako Itsas Erret Klubaren aurka egindako atentatua. Edo, hobeto esanda, "'Club Maritimo del Arga'ren (sic) egoitzaren kontra bonba autoz eginiko ekintza" hartu du bere gain ETAk. Era berean, Legutioko Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako atentatua zein Maiatzaren Lehenean Arrigorriagan eta Donostian egindakoak hartu ditu bere gain erakundeak. Agirian, Bordeleko atxiloketei buruz mintzatu da ETA: "ez gaitu harritzen zapalkuntza oinarri duten bi estatuen lehentasunetako bat ETAko militanteak eta arduradunak ehizatzea izateak. Horixe adierazi dute Bordeleko operazioarekin".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!