Larunbat eta igande honetan ospatuko dute Euskadiko Seat 600 autoen XIV. Eguna. Hain zuzen ere, Algortako Portu Zaharrean egingo dituzte biharko ekitaldiak. Horrenbestez, 16:00etatik aurrera izango dute izena emateko aukera parte-hartzaileek. 17:30ean, berriz, Areetako Berantzagi dantza taldeak saioa eskainiko du. Ondoren, 18:30ean, Seat 600 autoek ibilalditxoa egingo dute udalerrian barrena, Areetako Xake plazan eta Anaitasun kalean geldialdia eginez. 20:30ean sardina-jana egingo dute Portu Zaharrean. Azkenik, 22:00etan hasita, Igeretxe hotelean izango den afari eta dantzaldiarekin emango diete bukaera larunbateko ekitaldiei. Seat 600 autoen lagunen Bizkaiko elkarteak antolatzen du urtero topaketa. Argazkian, Seat 600 autoak iaz Algortako Portu Zaharrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!