"Zetazeak" antzezlana eskainiko du iluntzean Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 30a, 18:19

Pasa den maiatzaren 16an Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxeak abiatutako antzerki programa bereziarekin jarraituko du gaur, 21:00etan, "Zetazeak" antzezlana dela medio. Izan ere, data horretara arte antzerki emanaldiak hilero eman zituen aurrera zentro sozialak, baina ikusleek egindako harrera bikainari esker, maiztasun hori bikoiztea deliberatu egin zuten antolatzaileek. Horrela, maiatzaren 16an, "La ruleta" Zaragata konpainiaren gaztelerazko antzezlana eskainiko zuten, gaur , berriz, euskarazko "Zetazeak" antzeztuko du Antzerkiolatik sortutako izen bereko konpainiak, eta Sanjuanak bitarteko programazioari amaiera emateko, berriz, La Calvario konpainiak dantza eta antzerkia bilduko ditu "Ariketa" lanean, ekainaren 20an. Argazkian, Miren Gaztañaga aktoreak "Ariketa" lanean jardungo du.

Itzubaltzeta gaztetxeko antzezlan guztiak ostiraletan ikusi ahal izango dira, iluntzeko 9etatik aurrera, eta emanaldirako sarrera 2 eurotan erosi ahal izango dira gaztetxean bertan. Gaztetxeak hamabost egunero antolatzen ditu antzezkizunen bat, herriko oholtza bakarra inguruko artistei eskainiz.

"Zetazeak" antzezlanean fabula ekologikoa eta oroitzapen biologikoen artean murgilduko da, ordea. Azkenik, "Ariketa" euskarazko lanean Amaia Pascual eta Miren Gaztañaga aktore eta dantzariak izango dira oholtzaren gainean, emakume baten barne-behaketaren berri emanez, Arrate Etxebarriak zuzenduta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun