Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak EPEZ II (Enpresetan Praktikak Europan Zehar) programaren ezohiko deialdia antolatu du. Lehenengo esperientzia profesionala eskuratu nahi duten tituludun gazteei zuzenduta dago eta BBKren Gaztelanbidean Fundazioaren laguntza du egitasmoak, EHUko iturriek prentsa ohar bidez azaldu dutenez. Aukeratutako titulatu gazteek praktika profesionalak egingo dituzte Alemanian, Frantzian, Italian, Portugalen, Erresuma Batuan eta Txekiar Errepublikan, 14 asteko egonaldietan, 2008ko urria eta 2009ko otsaila bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, 946 013 679 telefono zenbakira deitu daiteke edota mezu bat bidali enplegubizkaia[a bildua]ehu.es helbidera. Argazkian, hiru ikasle praktiketan EHUn.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!