Kultur eta kirol ekitaldiz bete dute uda Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 30a, 21:51

Udarako jarduera ugari antolatu ditu Barrikako Kultura Sailak. Horrenbestez, larunbat honetan, maiatzak 31, jumping tailerra (argazkian) egingo dute, 11:00etatik 13:00etara, udaletxean (liburutegi zaharra). Ekainaren 10ean, berriz, Umeskola egitasmoaren bigarren hitzaldia emango diete 3 urte baino gutxiago dituzten umeen gurasoei, 10:00etatik 12:00etara. Egitarauarekin jarraituz, hilaren 15ean, igandearekin, Barrikako XX. Kanpoko Margo Lehiaketa izango da. Eta 20tik 24ra bitartean, San Juan jaiak ospatuko dituzte. Besteak beste,. nekazal azoka eta herri bazkaria izango dira horien barruan. Bestalde, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutil barrikoztarrek kanoa, surfa, snorkela... praktikatzeko aukera izango dute uztailaren 7tik 11ra egingo den Gazte Astean. Lehenago, Uda Txiki egitasmoan esku hartzeko aukera izango dute, ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartean, 3 eta 8 urte bitarteko haurrek . Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00ra izango da horren ordutegia.

Uztailaren 5ean familia osoak kultur eta kirol jarduerez gozatzeko aukera izango du Famili-Txango ekimenean. Horretarako, kultur etxean izena eman beharko da ekainaren 19a baino lehen. Azkenik, abuztuaren 17an, larunbata, Goierriko Txirrindularitza Lasterketa jokatuko da. Umeentzako eta andreentzako ekintza guztiak Udaletxean izango dira, hau da, liburutegi zaharrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun